Sinopsia

Amila, hainbat “osasun arazotxo” izan dituen 9 urteko neskato bat da. Arazotxo hauek ospitalean aste batzuk igaro beharra eragin diote. Bertan ditu lagunik onenak. Fede, Mai eta Tximas. Fedek osteogenesiz inperfektua du, kristalezko hezurrak bezala ezagunagoa dena; Mai Federen arreba da eta Tximas bere muin transplantearen zain dago, leuzemia du.

Ospitalean egunak luze eta aspergarriak badira ere, gure lagunak dibertitzen saiatzen dira, eta bai lortu ere. Izan ere, dibertitze horretan badute aliatu bat, Lorentzo, ospitaleko mantenu arduraduna.

Baina bat batean guztia aldatuko da. Izaki mitologikoen lurraldean zerbait larria gertatzen ari da. Tasuri, izaki maltzur batek, Mariri, izaki guztien jainkosari,  agintea kendu nahi dio, eta horretarako plan zital bat dauka: azken lamiaren urrezko orrazia bereganatzea: Amilaren orrazia. Tasurik badaki orrazi hau bereganatzen badu, Mari bera baino boteretsuagoa izango dela, eta inork ezingo duela geldi arazi.

Horrela hasten da bi munduen artean bidaiatu araziko gaituen abentura hau; hain fantastikoa den hau, gurea, eta hortxe bertan dugun bestea. Gure sinismenak, gure alegiazko bizipenak, gure ametsak gordetzen dugun hori: mundu mitologikoa.

Baina… nola amaituko ote da istorioa? Bi mundu horiek, egiazkoa eta imaginarioa banatzen dituen marra estu horretan aurkituko dugu erantzuna. Sinistea da baldintza bakarra.