Pertsonaiak

AMILA

Amila neska ausarta eta alaia da. Badaki bere burua defendatzen. Ez du gustuko lo egitea, denbora galtzea dela dio, baina benetako arrazoia izaten dituen amesgaiztoak dira. Berak ez daki, baina gizaki eta lamia baten arteko harremanetik sortutako alaba da, eta honek oso boteretsu egiten du. Hori da bere sekretu handia. Azken lamia da.

Amila


PELOS

Urteak daramatza leuzemiaren aurka borrokan. Mesfidatia. Oskol moduko bat eraiki du bere inguruan eta oso zaila da hau zeharkatzea. Baina zeharkatuz gero adiskide bila dabilen tipo jatorra aurkituko dugu, lagun handi bat.

Tximas


FEDE

Ez du bizitza erraza izan, ez horixe. Osteogenesiz inperfektua du, “kristalezko hezurra” moduan ezagunagoa. Baina bere hezurrezko kristal horiek inoiz ez dira oztopo izan bere kirtenkeria eta atera-aldiak martxan jartzeko. Txantxazalea, zoroa eta oso jostalaria.

Fede


MAI

Federen arreba da. Bere zaintzailea, itzala. Fede baino gazteagoa bada ere, arduratsuagoa da. Ziurrenik anaia gaixoa izateak izan du zeresana horretan. Izarrak eta astrologia izugarri maite ditu.

Mai


LORENTZO

Lorentzo eta Olentzero pertsona berdina dira, baina mundu batean edo bestean itxura desberdina du. Gure mundu honetan Amila zaintzearen ardura dauka. Berak badu Amilaren sekretuaren berri. Bere betebeharra da Amila Lamien aintzirara eramatea da honek bere urrezko orrazia berreskuratu dezan.

Olentzero


TASURI

Izaki maltzur eta mendekatia. Amilaren sekretuaren jakitun, bere urrezko orrazia lortu nahi du bere boterea bereganatzeko. Mari boteretik kendu eta beretzat nahi du agintea.

Tasuri