Memoria

Ekoizpen honen helburua bi munduen arteko zubia eraikitzea da: alegiazkoa (euskal mitologiarena eta honek haurrekin duen harremana) eta egiazko mundua (ospitale batean gaixotasun bitxiak direla eta ingresatuta dauden haur batzuena). Hauen artean Amila (Lamia) dago, gure protagonistetariko bat.

Helburua, jakina da, haur-ikuslegoarentzat film dibertigarri bat eskaintzea dela, magikoa, erakargarria eta kasu honetan balore argi batzuekin: gaixotasun arraroak.

Zergatik gaixotasun arraroak? Erantzuna ulertzea oso erraza da. Geroz eta kasu gehiago ezagutzen ari gara haurren artean adin goiztiar batean era honetako gaixotasunak dituztenak. Eta suposatzen duten zailtasun eta konplexutasuna direla eta, komunikabideetan oihartzuna izaten dute, bai eta askotan gizartean eragina ere. Haurrek badute arazoaren berri, jakin badakite gaixotasun bat dela, eta beraien adin berdina duten haurrak badaudela eta hauen bezalako bizimodua eramatea ezinezkoa dutena.

Hori da proposamen honetan landu eta garatu nahi dugun baloreetako bat: kalitatezko bizimodu bat izan ezin dutenekin elkartasuna. Des-dramatizatzea da helburua, gerturatzea, hain gertu dugun errealitate hori ezagutzea. Eta hau askotan ez da erraza izaten haur hauek zailtasun handiak dituztelako bizimodu normalizatua izateko.

“Olentzero eta Amilaren sekretua” filmaren gakoak:

  • Gaia eta Olentzeroren figuraren (euskal imaginarioaren) garapenean jauzi kualitatiboa erakusten duen egitasmoa.
  • Giza-erronka bat: gaixotasun arraroak pairatzen dituzten geroz eta haur gehiagoren errealitatea haurren mundura zabaltzea. Hori bai, beti ere, dibertsioa eta abentura ahaztu gabe.
  • Elkarte, talde eta bitartekari anitzen parte-hartzea. Hauen parte-hartzea, edukietan aholkularitza ezinbestekoa izan da. Behar eta geroz eta handiagoa den eskaera bati erantzuna emanaz.
  • Haurren mundura horrelako gai batekin gerturatzeko euskarri aproposena dela argi dagoelako.
  • Animaziozko zinea, dibertsio klabean balore baikorrak trasmititzeko zinea egiteko dugun asmoa.
  • Gizarteak luzatzen digun eskaera bati erantzuna ematea, gurea den hori abiapuntu hartuta (Olentzero) eta filma hainbat edukiz eta balorez dohatuz erabat unibertsala bilakatuz.
  • Euskal imaginarioa aberasteko modua.