Gidoilariak

Xegun Altolagirre

Gidoilari nagusia

Ibilbide luze eta zabala duen gidoilari honek, zine, telebista eta beste hainbat ekitaldietarako idatzi izan du. Hainbat urtez gidoilaritza eta zuzendaritza uztartu ondoren, gidoilaritzan dabil egun buru belarri.

Bere telebistako ibilbidea beti egon da haurren programazioari lotuta. Bere garaian ETBn hain arrakastatsu izan zen BETIZU saioaren talde sortzailearen kide, hainbat urte eman zituen zuzendaritzan eta gidoilaritzan (2000-2008). Egun ETBko Sorgintxulo saioaren sortzailea eta edukien koordinatzailea da. TVEko CLAN katerako “Blackie&Company” telesailaren sortzailea izan da eta bere kapitulu guztien gidoilaria.

Zineari dagokionez, bere azken lan aipagarrienak, “TheWIshFish”, Goya sarietarako izendatutakoa, eta Olentzeroren sagako hainbat filmen gidoilari izan da, hala nola, “Olentzero eta oparien ordua”, eta “Olentzero eta Iratxoen Jauntxoa”. Eta nola ez, azken hau, “Olentzero eta Amilaren sekretua”. Idazketaren azken fase batean, hala ere, beste bi gidoilarien parte hartzea izan du , Gorka Vazquez eta Roberto Alfaro.

Xegun Altolagirre


Roberto Alfaro

Zine, telebista eta antzerkirako gidoigilea da, bai eta ikus-entzunezkoen sortzailea ere.

Zinean gidoigile gisa bere lehen lana, 2012an Antonio del Realek zuzendutako “Ni pies ni cabeza” filma izan zen. 2013an “De perros y de huesos” (2010eko Plantea saria) zinera egokitu zuen. 2014an i-REAL ANIMATION STUDIOS-ekkontratatu zuen, egun errealizazio prozesuan dagoen “Carriens” filma idazteko. Gaur egun hainbat egitasmo desberdinei egiten die aurre: Manuel Estudillorekin “El lobo feroz” tvmovia, Gabriel Garcíarekin “”Reykiavik” telesaila, LiteoDelirorekin “Piel Canela”  telesaila eta “TheChild” filma.

Laburmetraiei dagokionez, ALCORTO festibaleani rabazle suertatu zen “Radial” (2015) idatzi zuen. “In Memoriam” (2009) eta “Ella”(2002) idatzi eta zuzendu zituen, hainbat laburmetrai jaialdietan irabazle. Multimedia eduki sortzailea da eta korporatiboen gidoigile ere bada.

Roberto Alfaro