FEDER

FEDER (Federación Española de Enfermedades Raras / Gaixotasun araroen Espainiako federakuntza) gaixotasun arraroak pairatzen dituztenen eta hauen familien ahotsa da. FEDER-ek gaixotasun arraroen arazoa bizi dutenen garapenean eta hobekuntzan laguntzea du xede; ikerketa mediku eta farmazeutikoa lagunduz eta bultzatuz, gaixo eta hauen familien arteko asoziazionismoa indartuz eta gaixotasunen inguruan dagoen informazio guztia zabalduz.

FEDER-ek familia guztien komunitatea batzen du, amankomunean dituzten beharrak ikusgarri eginez eta bizi kalitate eta itxaropena hobetze aldera konponbideak proposatuz. Gure mugimendu asoziatiboak, gaixotasuna pairatzen dutenen gizarteratzea eta osasun, hezkuntza eta lan munduan integrazioa ekitatezko baldintzetan bermatzeko lan egiten du.

“Olentzero eta amilaren sekretua” federazio honekin elkarlanean sortutako proiektu bat da, bere helburu nagusia sozializatzea eta sentsibilizatzea direlarik. FEDER-ek adibide errealak erakutsi dizkigu eta hauen errealitate eta fantasiak isladatu nahi izan ditu gidoiean.

Informazio gehiago:

http://www.enfermedades-raras.org

Feder