Irailaren 22an, Donostiako Zinemaldiaren astean, Olentzero eta Amilaren Sekretua filmearen aurkezpena egin genuen. Bertan egon ziren Barbara Goenaga, Jon Plazaola, Gorka Aginagalde, Juan Carrión (Feder-eko presidentea) eta Gorka Vazquez zuzendaria. Hemen atzoko argazki batzuk:

rp6        rp2

rp5         rp1  

BARBARA GOENAGA, JON PLAZAOLA, GORKA OTXOA, MIREN IBARGUREN ETA GORKA AGINAGALDE

Luxuzko aktoreekin izan gara Olentzero eta Amilaren Sekretua bikoizten.  Barbara Goenaga Amila izango da, Gorka Aginagalde Lorentzoren papelean sartu da, Gorka Otxoa berriz Fede izango da, Jon Plazaola Tximas eta Miren Ibarguren Mai.

Hemen argazki batzuk:

Barbara Goenaga

jon plazaola

gorka 2

miren2

gorka aginagalde

PRENTSA OHARRA

“Olentzero eta Amilaren sekretua” Zinemaldian argitzen hasiko da Barbara Goenaga, Jon Plazaola eta Gorka Aginagalde gure antzezle ezagunenetarikoak buru izango dituen talde batek prentsaurrekoa eskainiko dute datorren irailak 22an Keler espazioan arratsaldeko 5etan. Filmeko pertsonaiei ahotsa eman dieten antzezle biak ez dira bakarrik izango. Bertan izango dira ere Gorka Vazquez zuzendaria, Egoitz Rodriguez ekoizlea eta Juana Mari Saénz, FEDER Euskadiko ordezkaria. Olentzeroren gure 5. film honek gaixotasun arraroen elkartearen (FEDER) ezinbesteko kolaborazioa izan du bai ekoizpenean bai eta gidoiean ere (Xegun Altolagirre, Gorka Vázquez eta Roberto Alfaro). Laguntza honi esker istorio zoragarri bat sortu dugu, alegiazko mundua eta ezagutzen dugun mundua lotzen dituen istorio magikoa. Gaixotasun arraroak pairatzen dituzten haurren mundu horretara gerturatzeko uztarketa hau sentikortasun handiarekin egin da, alegiazko istorio baten bidez, ametsen mundu batera jauzi eginez. Pertsonaiak gizatasunez betetzea lortu duten antzezleen garrantzia ezin aipatu gabe utzi. Beraiek izan dute pelikulako pertsonaiak bizitasunaz eta energiaz betetzeko ardura. Gaixotasun arraroak pairatzen dituzten pertsonaiak. “Kristalezko hezurren” gaixotasuna duena eta mundu errealean erreferentziak dituena. Prentsaurrekoan izango diren antzezleaz gain, Miren Ibargurenek eta Gorka Otxoak ere parte hartu dute bikoizketa lanetan. Olentzerok, gure haurtzaroko euskal imaginarioko erreferentziazko pertsonaiak, modu honetan heltzen dio hain sentikorra eta unibertsala den gai honi. Des-dramatizatzea du helburu, gerturatzea, gure inguruan dagoen mundu hori ezagutu araztea, sentsibilizatzea . Hori da gure Olentzero berriaren balio erantsia, balio unibertsalen transmisioan betiko laguna. Pelikula oraindik ekoizpen prozesuan dago, post produkzioan hain zuzen ere. Hala ere, berehala ikusi ahal izango dugu filmaren trailerra, bai eta filmaren abestia ere. Irailaren 22an bertan filmaren web-ean eskuragarri izango dira euskaraz eta gazteleraz.

KARTELA