Bikoiztaileak

BARBARA GOENAGA

9 urte zituela egin zuen zinean debuta, Arantxa Lazkanoren “Los años oscuros” filmarekin. Euskal Telebistan ere hainbat telesailetan hartu du parte: “Beni eta Marini” (1991), “Duplex” (1993) eta “Goenkale” arrakastatsuan (1994-2000).

Zineman bere azken lanen artean hauek daude: Eugenio Miraren “Agnosia” (2009), Mikel Ruedaren “Izarren argia” (2009), Miguel Cohanen “Sin retorno” (2010), Patxo Telleria eta Aitor Mazoren “Bypass” (2011), David Cánovasen “La punta del iceberg” (2014), Ben Sharrocken “Picadero” (2015) eta Koldo Serraren “Gernila” (2015).

Telebistarako egin duen azken lana Ines Saavedra, “Amar es para siempre” telesaileko protagonista izan da (“Amar en tiempos revueltos” arrakastatsuaren jarraipena). “Cuéntame” telesailean 8. Denboraldian ere parte hartu du psikologo baten haragitan sartuz.

Goya sarietan ere “Oviedo Express” lanarengatik errebelazio aktoresa onenaren kategorian izendatua izan zen.

http://www.barbaragoenaga.com/

Barbara Goenaga


Miren Ibarguren

Euskal Telebistako “Goenkale” telesailean hasi zen aktore lanetan. Ondoren A3eko “A tortas con la vida” telesailean Paula pertsonaia interpretatu zuen. Kate berdineko “Aquí no hay quien viva” telesailean ere agertu zen. Baina benetan ezaguna T5 katerako egin zuen “Escenas de matrimonio” telesailarekin egin zen. Ondoren, kateberdineko “Aida” telesailean parte hartu zuen, Carmen Machik telesaila utzi bainol ehen bere ahizpa galdua, Sorayaren rola jokatuz.

2014ean “Anclados” T5ko telesail berriarekin fitxatu zuen, bertan Marga da.

Zinera 2007an egin zuen jauzi. Emilio Martinez Lázaroren zuzendaritzapean “Las trece rosas” filmean hartu zuen parte, Espainiako Gerra Zibilean hilak izan ziren 13 emakumeen benetako historia kontatzen duena. 2011n “¿Estas ahí?” aurkeztu zuen, Javier Daultek idatzitako komedia, Roberto Santiagok zuzendua eta Gorka Otxoa protagonista izan zuena.

Miren Ibarguren


Gorka Otxoa

Noizik behingo agerpenak egiten hasi zen telebistan; lan aipagarria egin zuen “Goenkale” telesailean. Ondoren Óscar Terolek eta Borja Cobeagak fitxatu zuten “Vaya Semanita” ETBko saio umoretsurako, ondoren “Cuestión de sexo” telesailera egin zuen jauzi.

2009an Estatu Batuetako “Saturdai Night Live” saioaren espainiar bertsioko aktore lantaldeko partaide izan zen.

2013an A3eko “Vive cantando” seriea estreinatu zuen. Telebistan egin dituen azken lanak hain entzutetsuak diren “Aguila Roja” eta “Velvet” dira.

Zinean hainbat filmetan hartu du parte: Pagafantas”, “¿Estás ahí?”, “Lobos de Arga” edo “Bypass. Antzerkian ere aritu da: “Olvida los tambores” (2009), “La ratonera”  (2010), “Los miércoles no existen” (2013-2015), “Continuidad de los parques” (2014-2015), “Espacio” (2014-2015) edo “Bajo terapia” (2015).

Gorka Otxoa


Jon Plazaola

Euskal aktore eta bakar-hizketalaria da,  ETBrako hainbat lan egin ditu. 21015ean A3-en “Allí abajo” telesailean aritu da.

Zinean eta Telebistan egin dituen azken lanak:

“ALLÍ ABAJO” Antena 3. (2015)

“EL CLUB DE LA COMEDIA” La Sexta (2015)
“LA SEÑORA JESUSMARI” Laburmetraia. Zuz. Aitor Arenas Suso (2014).
“KONTRAKO EZTARRIA” ETB1 saioa (2014).
“FINLANDIA” ETB1 saioa  (2011-2012).
“JUEGOS REUNIDOS” Laburmetraia. Zuz: P. Plovins (2010).
“UDAZKEN LOREAK” ETB1 saioa (2007-2008).
“NI HAO CHINA” ETB1 saioa (2007).
“BETIZU” ETB1 saioa (2006).
“WAZEMANK” ETB1 saioa (2004).
“HOY TE HE MATADO OTRA VEZ” Laburmetraia (2002).

Aurkezle gisa honako saio hauetan aritu da: “KONTRAKO EZTARRIA” ETB1erako saioa (2014-2015), “PIKA-PIKA” ETB2rako zapping saioa (2004-2005), “EUROPA EUSKERAZ” ETB1 bidai saioa (2004).

Antzerkian hauek azken lanak:

“GI-631” zuzendaria Jon Plazaola (2014).
“QUE NADIE SE MUEVA” Zuzendaria Esteban Roel (2014)

Jon Plazaola


Gorka Aguinagalde

Euskal aktore, umorista eta kantaria da.

Gasteizko TAEn (Taller de artes escénicas) egin zituen bere lehen ikasketak 1988 eta 1990 bitartean. Segidan, 1990ean inprobisazio ikastaro bat egin zuen Anton Font irakasle zuela eta veste bat interpretazioa landuz Alex Angulorekin.

Bartzelonako “El Timbal” eskolan ere ikasi zuen eta 1995ean Roberto Cuestaren “Action Painting” filmarekin zinean egin zuen debuta.

Zinean egin dituen azken lanak hauek izan dira: Carlos Terónen “Fuga de cerebros 2” (2011), Borja Cobeagaren “¡Aupa Josu!” (2013) eta “EL negociador” (2014), Gaizka Urrestiren “Bendita calamidad” (2014) edo Juanma Bajo Ulloaren “Rey Gitano” (2014).

Telebistan ere egin du lan: “Cuéntame cómo pasó” TVE,  “Luna, el misterio de Calenda” Antena3, “¡Aupa Josu!” ETB2, “B&B” Telecinco edo “Allí abajo” Antena3.

Antzerkian ere hainbat lan jokatu ditu: Rulo Pardoren “Una boda, un bautizo y un elefante” (2014) edo “De cuerpo presente” Galder Perezekin batera idatzita Glu Glu produkzioak taldearentzat (2014).

Gorka Aginagalde